XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arratsalde batez ikasten ari zenean, mahai gainean lotan gelditu zen, eta ixil ixilik deabrutxo bat sartu zen.

DEABRUTXO: Mateo! MATEOTXO:... DEABRUTXO: Etorri nirekin.

MATEOTXO: Nora? DEABRUTXO: Inpernura. MATEOTXO: Inpernura? DEABRUTXO: Deabru Jaun Galtxagorrik zurekin hitzegitea nahi du.

MATEOTXO: Goazen! Eta asko ibili ondoren inpernura heldu ziren.

Deabru Jaun galtxagorri azaldu zen: DEABRUA: Kaixo, Mateo. Sartu, sartu.

MATEOTXO: Zer nahi duzu, Galtxagorri? DEABRUA: Zu oso bizkorra zara, ez? MATEOTXO: Hori esaten du maixuak.

DEABRUA: Nahi baduzu orain ni izango naiz zure maixua.

MATEOTXO: Zer irakatsiko didazu? DEABRUA: Pikardi pilo bat. Gaiztakeria asko.

MATEOTXO: Zergatik? DEABRUA: Horrela, hiltzen zarenean, hona etorriko zara betirako.

Eta bien artean gaiztakeria asko egingo dugu. Ja ja jaaaaa. DEABRUA: Ja ja jaaaaaa.

Mateok deabruarekin, gauza asko ikasi zuen inpernuan.

Eta egun batez: DEABRUA: Mateo, den-dena irakatsi dizut.

Orain zoaz zure herrira eta gaiztakeriak egin.

Eta hiltzen zarenean, hona etorri. Ulertu al duzu?.